jueves, 10 de mayo de 2012
Irakasle bezala zer egin dezakegu autokontzeptu baxua duen haur baten aurrean?
Psikologian autokontzeptua landu dugunez, guztiok badakigu hau
txiki-txikitatik eta lau esparru desberdin kontuan hartuz eraikitzen
dela, hala nola, soziala, emozionala, akademikoa eta fisikoa. Irakaslean garen ehinean, autokontzeptu baxua duten haurrekin topatuko gara, eta horretarako irtenbideak bilatzen saiatu beharko gara. Horretarako esku hartze zuzena edota zeharkakoarekin aurkitzen gara. Esku hartze zuzena irakaslea ikaslea onartzean eta honek dituen emaitza positiboak azpimarratzean datza, gelakieekiko konparaketak sahiestuz. Hortaz aparte, haurrari ardurak eman behar zaizkio autonomia gara dezan. Bestalde, zeharkako esku hartzeari begira, irakasleak gelan giro positiboa egotea lortu beharko du. Horretarako, ikasleen talde lana, ikaskideekiko errespetua eta gelan parte hartzea bultzatu beharko da.
Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
Izan ditugun
irakasleengandik gauza asko ikasi ditugu, bai onak direnak baita txarrak ere.
Haien ohiturak erraz barneratzen ditugu eta askotan haietaz kexatzen gara.
Batzuk asko maite izan ditugu, beste batzuk, aldiz, gorrotatu. Zergatik ba
sentimendu hauek?
Nire ustez,
zerikusi handia du irakasleak ikasleekiko aditzera ematen duen jarrera eta
hauek tratatzeko era. Ni era askotako irakasleak izan ditut, alde batetik bere
lana gogoko zutenak eta ikasleek ikas dezaten esforzatzen zirenak eta bestalde,
soldata bat irabastera joaten zirenak. Sorte handiz irakasle on gehiago izan
ditut, txarrak baino. Batzuk dena eginda
ematen zuten, hots, apunteak haiek bertan zer azpimarratu behar zen esaten
zizuten. Beste batzuk, ordea, zuk pixkanaka-pixkanaka loturak eraikitzea
nahiago zuten.
domingo, 22 de abril de 2012
Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak(materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?
Gauzak ondo ikasteko lasaitasunez eta denborarekin
hartu behar ditut, gehienetan hori gertatzen ez den. Ni ikasgaiaren arabera
modu desberdinak erailtzen ditut ikasteko, baita lekuak ere. Esate baterako,
matematika ikasteko bai etxean bai liburutegian egin dezaket, betiere
musikarekin. Aldiz, historia ikasteko etxean egon behar naiz, eta ahal izanez
gero, bakarrik, bestela asko distraituko naiz.
Logelan edota liburutegian nagoelarik, guztietan
papera eta boligrafoa erabiltzen ditut nire eskemak edota laburpenak idazteko,
horrela askoz ere errazagoa egiten zait
gauzak ikastea. Izan ere, Ikaskuntza
prozesu honetan, gauzak ulertzeko eta nire burua organizatzeko apunteak egiten ditut.
Askotan gauzak memoriaz ikasten ditugu, baina nik
nahiago dut ulertuz ikastea. Izan ere, historian zehar izan badira hainbat
adituk, zeinek gauzak ulertuz eta eginez hobeto ikasten direla baieztatzen
dutenak, zehazki, Piaget. Honek ikasleak aktiboak izatea bilatzen ditu,
ikaskuntza esanguratsua egin ahal izateko. Betiere, ikasleen ezagutza mailatik
abiatu behar gara, hauek dituzten aurre ezagutzak kontuan hartuz. Hala eta
guztiz ere, ikaskuntza esanguratsua emateko, hauek motibatuak egotea
ezinbestekoa da.
jueves, 19 de abril de 2012
Murrizketekin nola ekidin hezkuntzaren kalitatean beherakada?
Galdera ona.
Nire ustez, errekorteak egiten badituzte, nahita nahi ez hezkuntzaren kalitatearen beherakada emango da. Ez du zertan horrela izan behar baina uste dut gertatuko dela. Askotan errekorte horien barruan irakasleak murriztea da, eta zer gertatzen da ikasleekin? adibidez, bi gela elkartzen dituztela, edo kasu tristeenean irakaslerik gabe geratzen direla.
Gertuko adibide bat izango genuke gure gela, 60 pertsona inguru garela igual pixka bat gutxiago. Gauza da moduloko lana egiten ari garenean irakaslea ez dela talde guztiengana ailegatzen asko garelako, kontuan izan taldetan biltzen garela eta 12-13 talde sortzen direla.
Atzo "comando actualidad" uste dut zela ikusi nuen, telebistako progama, non ikusten zen errekorteak nola afektatzen zuten arlo ezberdinei. Gogoan dut azaldu zen gai bat hezkuntzari buruzkoa izan zela, hain zuzen, presentadoreak irakasle batzuei galdetzen zien nola sentitzen zuten haiek gobernutik zetozen errekorteak. Irakasleak haien indignazioa erakutsi zuten, izan ere, bi aspektutik begira dezakegunak.
Alde batetik, gelak batu zituzten eta ikasle gehiegi zirela komentatu zuten. Hemen lehen aipatutako arazo berdina aurkituko genuke. Beste kasuan ere, ikasleek Arte Historiako irakaslearen falta botatzen zuten, izan ere, neska-mutil hauek batxilergoko 2. kurtsoan eta selektibitaterako prestakuntza jasotzen ari dira. (bueno Artekoa ez, ez baitute irakaslerik)
Bestalde, irakasleei begira, komentatu zuten klaseko ordu gehiago sartzen ari zirela. Adibidez, beste talde batzuei klaseak ematen edota beraienak ez ziren ikasgaiak hartzen. Gauzak horrela, zaila da kalitate onekoa izatea hauen ikaskuntza.

viernes, 16 de marzo de 2012
HAURRAK IKUSTEN DUTENA IMITATZEN DUTE
Beti esan ohi da haurrak esponja batzuk direla, ikusten eta entzuten duten guztia azkar ikasten dutela. Are gehiago, guk deritzogun jokabide edota hitz ez egokiak. Gehienetan jarrera hori inkontzienteki erakusten dugu.
Gai honen inguruan hainbat adituk ikerketa asko egin zituzten. Guk hezkuntzaren psikologian Albert Banduraren bideo hau ikusi genuen ikusmolde kontuktistaren barruan, non ikus dezakegu hauek bideo bat ikusita horretan gertatzen zena imitatzen dutela.
Haurrek joera handia dute besteak egiten dutena imitatzeko, horregatik irakasleak garen heinean kontu handiz jokatu beharko dugu. Nire ustez, orain aldatzen hasten bagara eta egoki jokatzen badugu, beraiek ez ezer txarrik gugandik ikasiko.
Ohitura asko ikustearen ondorioz barneratzen dira, izan ere, haiek ikusten bagaituzte gure mahai eta gela ordenatua dagoela, normalean beraiek horrela egingo dute. Garrantzitsua da ere, hasiera batean erakustea gauzak ordenatuak izatea onuragarria dela desordenatuak edukitzeak baino. Hortaz, material guztia bere tokian badago erraztasun handiagorekin aurkituko dugu.
Ordenatuak izateaz aparte, gure lana ere bada, idazterakoan modu txukun eta garbian ohitzea da. Horretarako, guk hasi beharko gara hori praktikara eramaten, hala nola, arbelera ateratzen garenean. Askotan eskatzen dugu haien letra ulerkorra izatea, baina gurea ba al da? nirea behintzat bai, baina izan ditut hainbat irakaslek zeinak letra oso txarra zutenak eta nirea irakurtzen kapazak ez zirenak. Honekin esan nahi dudana da, kontu handiz ibili behar gara ea nola egiten ditugun gauzak eta zer eskatzen dugun. Gehienetan, guztietan ez esatearren, haurrek gugandik ikasten dutena egingo dute.

domingo, 26 de febrero de 2012
ZE DESBERDINTASUN DAGO NEUTRALA IZATETIK OBJEKTIBOA IZATEA BESTETIK?
Nire ustez, neutrala izatea, gai bati buruz ez alde ez kontra egotea izango zen, erdiko puntu bat bilatuz. Hau da, gertakizun baten margenean gelditzea.
Bestetik objektiboa izatea gauzak diren moduan adieraztea da. Esate baterako, guztiok mahai bat ikusterakoan, mahai bat dela esango dugu, bere forma dena delakoa.

lunes, 20 de febrero de 2012
HEZKUNTZAN OROKORREAN ETA IRAKASKUNTZAN ZEHAZKI NEUTRALAK IZAN GAITEZKE??
Nire ustez, ezin gara neutralak izan. Beti ere, gure nortasuna edota iritzia nahiz eta ez azalerazi beste pertsonek mezuak jasotzen dituzte. Honekin esan nahi dudana da, inkontzienteki bestei "ezkutuzko" informazioa helarazten diegula, bai hitz eginez bai, keinuen bidez.
Saia gaitezke neutralak izaten, baina azkenean guri egokia iruditzen zaiguna egingo dugu. Adibidez, historiako klase batean asko nabarmendu daiteke norbera zerren alde edo kontra dagoen, historian zehar pasatako gertakizunak azaltzerakoan.
Komunikatzeko garaian egiten ditugun keinuak besteak jasotzen dituzte eta askotan informazio oso baliagarria da. Gurea ez den herrialde batera joaten bagara eta bertan beste hizkuntza bat badute, keinuen bidez komunikatuko gara.. Beti ere, bertako hizkuntza jakiten ez badugu. Adibidez, Frantziara joaten bagara eta frantsesa ez badakigu komunikazio ez berbala erabiliko dugu, keinuen bidezkoa. Ura edateko nahi duzula, zer edo zer edaten ari zaren keinua bakarrik egin behar da.
Bestalde, lagunartean metodo berdina erabiltzen dugu askotan komunikatzeko. Esate baterako, telefonoz hitz egingo duzuela esan nahi badiozu, eskuarekin keinua egingo diozu, eskua telefonoa balitz bezala.
Edozein egoera dela, kontu handiz ibili beharko gara, haurrak oso influagarriak direlako eta ikusten duten guztia imitatzen dutelako. Haurren eredu gara eta gure burua kontrolatzea behar-beharrezkoa da haiei heziketa on bat eman ahal izateko.

viernes, 10 de febrero de 2012
HEZKUNTZA, KULTURA ETA GIZARTERATZEA DEFINITZEN!!
Pertsona guztiak desberdinak garenez, bakoitzak iritzi edota pentsamendu bat izango du gauza desberdinei buruz. Gaur Hezkuntza, Kultura eta Gizarteratzea niretzat zer diren definituko ditut. Hain zuzen ere, ez delako erraza gauza bati buruz hitz egitea, adibidez, lagunekin eta haiek beste ikuspuntu batetik ikustea gauzak edota kontzeptuak. Horrela oso zaila sortaraziko zaigu bakoitzak esaten duena ulertzea edota adostasun batera iritsi ahal izatea.
Gerta liteke nik hezkuntza egunero jasotzen dugun informazioaz aparte zer edo zer gehiago dela pentsatzea, baina zuk, aldiz, ezagutzen transmisio hutsa dela pentsatzea. Horrela, arazo txikiak izango ditugu bakoitzak esaten duena ulertzeko.
Bestalde, gerta liteke arazo handiagoak izatea kulturaren inguruan hitz egiten hasten bagara. Mundu osoan zehar milaka kultura desberdin aurki ditzakegu eta herrialde guztietan ez da hezkuntza modu berdinean emango. Zergatik? ba kultura desberdin hauek ez dutelako hezkuntza kontzeptua edo beste hainbat kontzeptuak , adibidez, guk ulertzen ditugun eran ulertzen. Horregatik ez da hemen bezalakoa izango. Hau kultura hitza ikusteko ikuspuntu bat litzateke. Beste ikuspuntu bat eduki genezake kultura norbanakoak ikasitako ohiturak, hizkuntzak, "kulturilla general" horri erreparatzen badiogu.
Laburbilduz, honekin esan nahi dudana da kultura norberak bere bizitzaren zehar jasotzen duen jakintza izan daitekeela..Bestalde, ikuspuntu orokor batetik ikusita, gizarte baten ohiturak, hizkuntzak, janzkera, etab. izan daitekeela.
Azkenik, Gizarteratzea aurkitzen dugu. Hemen ez dut uste arazo handirik aurki genitzakeenik, erraz ulertzen dugulako pertsona bat gizarteratua egoteak, gizarte baten kide dela ulertzen dugulako. Gizarte baten kide izateak, era jakin batean konportatzen zarela, janzteko ohitura bat duzula, beste pertsonak errespetatzen dituzula etab. uler genezake.

martes, 7 de febrero de 2012
HEZKUNTZAREN ZEIN EREMUTAN ARITUKO NAIZ??
(hainbat adituk egindako bereizketaren arabera honela litzateke)
Eskola batean aritzen banaiz, hezkuntzaren eremu formala izango zen, non estatuak euskal curriculumaren bidez eskoletan egin beharrekoa arautzen duen.
Hala ere,
hezkuntza informala ere eman emango zen. Haurrekin garen bitartean edota
beste hainbat momentuetan, inkontzienteki gure jarreraren hainbat
ezaugarri helarazten ditugulako.
Nire ustez, hezkuntza edozein momentutan, lekutan...ematen da, horregatik ez da inolako bereizketarik egin behar. Azken finean guztiak helburu bera baitaukate; ikaskuntza-irakaskuntza prozesu bat jarraitzea.
Gizakiok interesatzen zaigun informazioa barneratzen dugu, bai komunikabideen bidez jasotzen duguna, bai museo batera joaten bagara. Horrela, pixkanaka, ikasten eta gure nortasuna eraikitzen joaten gara.
viernes, 27 de enero de 2012
"la prueva del bombón"
Hemen uzten dizuet bideo hau non haur batzuekin "la prueva del bombón" egiten duten.
Froga honetan haur hezkuntzako haurrei bonboi bat ematen zaie. Beraiekin dagoen heldua bonboia ez jateko, bera momentu batean joan behar duela eta hura bueltatzerako jan gabe itxaroten badute beste bonboi bat emango zaiela esaten die. Batzuek lortzen dute bi bonboi izatea, beste batzuk bakarra izango dute.
Honekin haurren autokontrola garatu den ala ez jakin dezakegu.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)