Pertsona guztiak desberdinak garenez, bakoitzak iritzi edota pentsamendu bat izango du gauza desberdinei buruz. Gaur Hezkuntza, Kultura eta Gizarteratzea niretzat zer diren definituko ditut. Hain zuzen ere, ez delako erraza gauza bati buruz hitz egitea, adibidez, lagunekin eta haiek beste ikuspuntu batetik ikustea gauzak edota kontzeptuak. Horrela oso zaila sortaraziko zaigu bakoitzak esaten duena ulertzea edota adostasun batera iritsi ahal izatea.
Gerta liteke nik hezkuntza egunero jasotzen dugun informazioaz aparte zer edo zer gehiago dela pentsatzea, baina zuk, aldiz, ezagutzen transmisio hutsa dela pentsatzea. Horrela, arazo txikiak izango ditugu bakoitzak esaten duena ulertzeko.
Bestalde, gerta liteke arazo handiagoak izatea kulturaren inguruan hitz egiten hasten bagara. Mundu osoan zehar milaka kultura desberdin aurki ditzakegu eta herrialde guztietan ez da hezkuntza modu berdinean emango. Zergatik? ba kultura desberdin hauek ez dutelako hezkuntza kontzeptua edo beste hainbat kontzeptuak , adibidez, guk ulertzen ditugun eran ulertzen. Horregatik ez da hemen bezalakoa izango. Hau kultura hitza ikusteko ikuspuntu bat litzateke. Beste ikuspuntu bat eduki genezake kultura norbanakoak ikasitako ohiturak, hizkuntzak, "kulturilla general" horri erreparatzen badiogu.
Laburbilduz, honekin esan nahi dudana da kultura norberak bere bizitzaren zehar jasotzen duen jakintza izan daitekeela..Bestalde, ikuspuntu orokor batetik ikusita, gizarte baten ohiturak, hizkuntzak, janzkera, etab. izan daitekeela.
Azkenik, Gizarteratzea aurkitzen dugu. Hemen ez dut uste arazo handirik aurki genitzakeenik, erraz ulertzen dugulako pertsona bat gizarteratua egoteak, gizarte baten kide dela ulertzen dugulako. Gizarte baten kide izateak, era jakin batean konportatzen zarela, janzteko ohitura bat duzula, beste pertsonak errespetatzen dituzula etab. uler genezake.
No hay comentarios:
Publicar un comentario