Paper - zorroa

     Denbora luzez aritu nintzen pentsatzen nola hasi paper zorroan idazten, ez baitnekien zer idatzi behar nuen eta. Atzo oherako bidean bururatu zitzaidan nola eman nezakeen hasiera nire paper zorro honi, baina nola berandu zen gaurko utzi nuen. Gaur (martxoak 5) goizean esnatzerakoan arazo txiki handi batekin topatu naiz, ez baitut ezer gogoratzen.

     (martxoak 7) Beste egunean gertatu zitzaidan gertakizunari begira, ez dut uste berriro gertatuko zaidanik, momentuan bururatzen zaidana idaztea proposatzen badiot nire buruari.

     Gogoan dut klaseko lehenengo asteetan landu genituen gaiak, hain zuzen ere, hezkuntzaren neutraltasunari buruz hitz egin genuen. Uste dut gauza oso garrantzitsua eta kontuan izatekoa dela, ez baitzait egokia iruditzen klase batera joatea eta haurrei zure ideiak imposatzea. Izan ere, haurrek beraien nortasuna eta ideologia pixkanaka eraikitzen joan behar dute. Irakasleok bide hori erakusteko eta gidatzeko gaude baina, beti ere, parte hartze txiki edo handi batekin, hori momentuan dagoen egoeraren araberakoa izango da. Momentu oro izango gara haurren inspirazioa, eredua, beraiek beti irakaslearen iritzia haintzat hartuko dute, beraz, gure nortasuna beraientzat egokia ez dela pentsatzen badugu, hori aldatuz hasi beharko gara. Horretarako, gure buruaren autoebaluazio bat egin beharko genuke, eta galdetu gure buruari prest al gauden irakasleak izateko.
(honen inguruan ikerketak egin dira eta sarrera honetan http://leiresantamaria.blogspot.com.es/2012/03/haurrak-ikusten-dutena-imitatzen-dute.html azalpen batzuk ematen dizkizuet) 

     Nire ustez, ikasleei gauzak ikuspegi positibo eta ulergarri batetik irakatsi behar zaie. Bidaltzen ditugun mezu guztietatik erdia baino gehiago guk inkontzienteki bidaltzen ditugunak dira, eta kontu handiz ibili beharko gara, agian esan nahi dugunaren kontrakoa esaten ari gara.

    Egunak pasa dira eta nire paper zorro honek hautsa hartzen hasia da. Gaur apirilak 17 da eta asko pentsarazten nauen/gaituen gai bat bulling-a dugu. Honekin lotuta gelan "Klass" filma ikusi eta gaiari buruz hitz egin genuen. Arreta gehien deitu zidan galdera honako hau dugu; noiz moztu behar dira erasoak? Hasieran ikus dezakegu broma bat edota haurren joko bat bezala, baina, zer gertatzen da denboran luzatzen direnean? Nire ustez hasieratik moztu behar dira inolako txantxak edo bazileoak, nahiz eta jokoak izan. Garrantzi handikoa da, berandu izan baino lehen jarrera horiek moztea, izan ere, hitzekin min handia egin daiteke. Baina ez bakarrik hitzekin, agresio fisikoak ere egon egoten dira. Askotan gauza hauek ikastetxeko patioan, pasilloetan, komunetan edota kalean bertan gertatzen dira, irakasleek ikusten ez duten lekuetan, alegia. Egoera hauek ekiditeko bijilantearen papera bete behar dugu irakasleok? Ez dut uste hartu beharreko jarrera onena denik, horregatik pentsatzen dut, haurreei irakatsi beharreko lehenengo gauza pertsonak errespetu osoz tratatu behar direla da. Ondorioz, ez dut nire klasean haurrek beraien gelakideei gaizki tratatzea edota iseka ibiltzea utziko.

     Irakaslea izatera iritsiko den egunari begira asko falta zait baina ni hura banintz bezala jokatzen hasia naiz. Gaur apirilak 22 dugu eta  goiz esnatzeko asmoa nuen, izan ere, laster ditugu bigarren lauhilabeteko azterketak eta dena prestatzen hasi nahi nuen. Baina beti bezala ere, lo geratu naiz eta pixka bat berandutu egin zait. Egia esan, ez dakit nondik hasi, pentsatzen jartzen naiz hasi ginen egunetik gaur egun arte, burura etortzen zaidan gauza bakarra egunak oso azkar pasa direla da. Egin genituen gauza askotaz gogoratzen naiz, baina, haietan sakontzerako orduan hutsune zuriak topatzen ditut. Ailegatu da garaia hutsune guztiak betetzeko eta nire burua jakintsuago izateko.

   Denbora tarte honetan, hutsuneak betetzen nabilela, denbora dezente eman dugu matematikako unitate didaktikoa garatzen. Lan honekin kurtso osoan zehar landutako edukiak, metodoak... "praktikan" jarri ditugu, hala nola, unitate didaktiko baten estruktura, adin tarte bateko haurren ezaugarri kognitiboak, problemak ebazteko bi estrategia desberdin, laguntza gida...Eta informazio guzti hau mapa kontzeptual baten bidez isladatu dugu. Laguntza gidan garrantzi handiko gauzak azaldu dira, batez ere,  haurren ikaskuntza-prozesuari, zoriontasunari eta erosotasunari begira. Bertan azaltzen diren gaiak autokontzeptua, motibazioa, ziklo aldaketak suposatzen duen aldaketa, eredu konstruktibista...dira. Autokontzeptuarekin lotuta, nire blogean sarrera bat egin dut non autoestimu baxua duen haur baten haurrean zer egin genezakeen azaltzen den. (http://leiresantamaria.blogspot.com.es/2012/05/irakasle-bezala-zer-egin-dezakegu.html). Gai hauen inguruan sakontzea gustatuko litzaidake, ortaz, azterketak bukatu bezain laster blogeko sarrerak garatuz eta berriak egiteari ekingo diot.    

2 comentarios:

  1. Kaixo Leire, paper-zorroan ez deskribatu zer den egiten duzuena klasean, ez da informazio baliagarria eta. Egindako horretatik zer den ateratzen duzuna zehaztu, zure ikaskuntza prozesurako baliagarria den hori atera soilik. Animo!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Leire, orain hobeto doa, gehiago gustatu zait eta Banduraren adibidea oso ondo integratu duzu. Ondo egiteko paper-zorroan hutsune horiek betetzen saiatu, sakontasun maila zuk erabaki, baina gustatuko litzaidake zure hausnarketa hori irakurtzea. Ziur aterako zaizula! Animo!!

    ResponderEliminar