jueves, 10 de mayo de 2012
Irakasle bezala zer egin dezakegu autokontzeptu baxua duen haur baten aurrean?
Psikologian autokontzeptua landu dugunez, guztiok badakigu hau
txiki-txikitatik eta lau esparru desberdin kontuan hartuz eraikitzen
dela, hala nola, soziala, emozionala, akademikoa eta fisikoa. Irakaslean garen ehinean, autokontzeptu baxua duten haurrekin topatuko gara, eta horretarako irtenbideak bilatzen saiatu beharko gara. Horretarako esku hartze zuzena edota zeharkakoarekin aurkitzen gara. Esku hartze zuzena irakaslea ikaslea onartzean eta honek dituen emaitza positiboak azpimarratzean datza, gelakieekiko konparaketak sahiestuz. Hortaz aparte, haurrari ardurak eman behar zaizkio autonomia gara dezan. Bestalde, zeharkako esku hartzeari begira, irakasleak gelan giro positiboa egotea lortu beharko du. Horretarako, ikasleen talde lana, ikaskideekiko errespetua eta gelan parte hartzea bultzatu beharko da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario