jueves, 10 de mayo de 2012

Irakasle bezala zer egin dezakegu autokontzeptu baxua duen haur baten aurrean?

Psikologian autokontzeptua landu dugunez, guztiok badakigu hau txiki-txikitatik eta lau esparru desberdin kontuan hartuz eraikitzen dela, hala nola, soziala, emozionala, akademikoa eta fisikoa. Irakaslean garen ehinean, autokontzeptu baxua duten haurrekin topatuko gara, eta horretarako irtenbideak bilatzen saiatu beharko gara. Horretarako esku hartze zuzena edota zeharkakoarekin aurkitzen gara. Esku hartze zuzena irakaslea ikaslea onartzean eta honek dituen emaitza positiboak azpimarratzean datza, gelakieekiko konparaketak sahiestuz. Hortaz aparte, haurrari ardurak eman behar zaizkio autonomia gara dezan. Bestalde, zeharkako esku hartzeari begira, irakasleak gelan giro positiboa egotea lortu beharko du. Horretarako, ikasleen talde lana, ikaskideekiko errespetua eta gelan parte hartzea bultzatu beharko da.

Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?


Izan ditugun irakasleengandik gauza asko ikasi ditugu, bai onak direnak baita txarrak ere. Haien ohiturak erraz barneratzen ditugu eta askotan haietaz kexatzen gara. Batzuk asko maite izan ditugu, beste batzuk, aldiz, gorrotatu. Zergatik ba sentimendu hauek?
Nire ustez, zerikusi handia du irakasleak ikasleekiko aditzera ematen duen jarrera eta hauek tratatzeko era. Ni era askotako irakasleak izan ditut, alde batetik bere lana gogoko zutenak eta ikasleek ikas dezaten esforzatzen zirenak eta bestalde, soldata bat irabastera joaten zirenak. Sorte handiz irakasle on gehiago izan ditut, txarrak baino. Batzuk  dena eginda ematen zuten, hots, apunteak haiek bertan zer azpimarratu behar zen esaten zizuten. Beste batzuk, ordea, zuk pixkanaka-pixkanaka loturak eraikitzea nahiago zuten.