Izan ditugun
irakasleengandik gauza asko ikasi ditugu, bai onak direnak baita txarrak ere.
Haien ohiturak erraz barneratzen ditugu eta askotan haietaz kexatzen gara.
Batzuk asko maite izan ditugu, beste batzuk, aldiz, gorrotatu. Zergatik ba
sentimendu hauek?
Nire ustez,
zerikusi handia du irakasleak ikasleekiko aditzera ematen duen jarrera eta
hauek tratatzeko era. Ni era askotako irakasleak izan ditut, alde batetik bere
lana gogoko zutenak eta ikasleek ikas dezaten esforzatzen zirenak eta bestalde,
soldata bat irabastera joaten zirenak. Sorte handiz irakasle on gehiago izan
ditut, txarrak baino. Batzuk dena eginda
ematen zuten, hots, apunteak haiek bertan zer azpimarratu behar zen esaten
zizuten. Beste batzuk, ordea, zuk pixkanaka-pixkanaka loturak eraikitzea
nahiago zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario