domingo, 22 de abril de 2012

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak(materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?

Gauzak ondo ikasteko lasaitasunez eta denborarekin hartu behar ditut, gehienetan hori gertatzen ez den. Ni ikasgaiaren arabera modu desberdinak erailtzen ditut ikasteko, baita lekuak ere. Esate baterako, matematika ikasteko bai etxean bai liburutegian egin dezaket, betiere musikarekin. Aldiz, historia ikasteko etxean egon behar naiz, eta ahal izanez gero, bakarrik, bestela asko distraituko naiz.

Logelan edota liburutegian nagoelarik, guztietan papera eta boligrafoa erabiltzen ditut nire eskemak edota laburpenak idazteko, horrela askoz ere errazagoa egiten  zait gauzak ikastea. Izan ere,  Ikaskuntza prozesu honetan, gauzak ulertzeko eta nire burua organizatzeko apunteak egiten ditut.

Askotan gauzak memoriaz ikasten ditugu, baina nik nahiago dut ulertuz ikastea. Izan ere, historian zehar izan badira hainbat adituk, zeinek gauzak ulertuz eta eginez hobeto ikasten direla baieztatzen dutenak, zehazki, Piaget. Honek ikasleak aktiboak izatea bilatzen ditu, ikaskuntza esanguratsua egin ahal izateko. Betiere, ikasleen ezagutza mailatik abiatu behar gara, hauek dituzten aurre ezagutzak kontuan hartuz. Hala eta guztiz ere, ikaskuntza esanguratsua emateko, hauek motibatuak egotea ezinbestekoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario