viernes, 16 de marzo de 2012

HAURRAK IKUSTEN DUTENA IMITATZEN DUTE

     Beti esan ohi da haurrak esponja batzuk direla, ikusten eta entzuten duten guztia azkar ikasten dutela. Are gehiago, guk deritzogun jokabide edota hitz ez egokiak. Gehienetan jarrera hori inkontzienteki erakusten dugu.

     Gai honen inguruan hainbat adituk ikerketa asko egin zituzten. Guk hezkuntzaren psikologian Albert Banduraren bideo hau ikusi genuen ikusmolde kontuktistaren barruan, non ikus dezakegu hauek bideo bat ikusita horretan gertatzen zena imitatzen dutela.


     Haurrek joera handia dute besteak egiten dutena imitatzeko, horregatik irakasleak garen heinean kontu handiz jokatu beharko dugu. Nire ustez, orain aldatzen hasten bagara eta egoki jokatzen badugu, beraiek ez ezer txarrik gugandik ikasiko.

     Ohitura asko ikustearen ondorioz barneratzen dira, izan ere, haiek ikusten bagaituzte gure mahai eta gela ordenatua dagoela, normalean beraiek horrela egingo dute. Garrantzitsua da ere, hasiera batean erakustea gauzak ordenatuak izatea onuragarria dela desordenatuak edukitzeak baino. Hortaz, material guztia bere tokian badago erraztasun handiagorekin aurkituko dugu.

     Ordenatuak izateaz aparte, gure lana ere bada, idazterakoan modu txukun eta garbian ohitzea da. Horretarako, guk hasi beharko gara hori praktikara eramaten, hala nola, arbelera ateratzen garenean. Askotan eskatzen dugu haien letra ulerkorra izatea, baina gurea ba al da? nirea behintzat bai, baina izan ditut hainbat irakaslek zeinak letra oso txarra zutenak eta nirea irakurtzen kapazak ez zirenak. Honekin esan nahi dudana da, kontu handiz ibili behar gara ea nola egiten ditugun gauzak eta zer eskatzen dugun. Gehienetan, guztietan ez esatearren, haurrek gugandik ikasten dutena egingo dute.