domingo, 22 de abril de 2012

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak(materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?

Gauzak ondo ikasteko lasaitasunez eta denborarekin hartu behar ditut, gehienetan hori gertatzen ez den. Ni ikasgaiaren arabera modu desberdinak erailtzen ditut ikasteko, baita lekuak ere. Esate baterako, matematika ikasteko bai etxean bai liburutegian egin dezaket, betiere musikarekin. Aldiz, historia ikasteko etxean egon behar naiz, eta ahal izanez gero, bakarrik, bestela asko distraituko naiz.

Logelan edota liburutegian nagoelarik, guztietan papera eta boligrafoa erabiltzen ditut nire eskemak edota laburpenak idazteko, horrela askoz ere errazagoa egiten  zait gauzak ikastea. Izan ere,  Ikaskuntza prozesu honetan, gauzak ulertzeko eta nire burua organizatzeko apunteak egiten ditut.

Askotan gauzak memoriaz ikasten ditugu, baina nik nahiago dut ulertuz ikastea. Izan ere, historian zehar izan badira hainbat adituk, zeinek gauzak ulertuz eta eginez hobeto ikasten direla baieztatzen dutenak, zehazki, Piaget. Honek ikasleak aktiboak izatea bilatzen ditu, ikaskuntza esanguratsua egin ahal izateko. Betiere, ikasleen ezagutza mailatik abiatu behar gara, hauek dituzten aurre ezagutzak kontuan hartuz. Hala eta guztiz ere, ikaskuntza esanguratsua emateko, hauek motibatuak egotea ezinbestekoa da.

jueves, 19 de abril de 2012

Murrizketekin nola ekidin hezkuntzaren kalitatean beherakada?

Galdera ona.
Nire ustez, errekorteak egiten badituzte, nahita nahi ez hezkuntzaren kalitatearen beherakada emango da. Ez du zertan horrela izan behar baina uste dut gertatuko dela. Askotan errekorte horien barruan irakasleak murriztea da, eta zer gertatzen da ikasleekin? adibidez, bi gela elkartzen dituztela, edo kasu tristeenean irakaslerik gabe geratzen direla.
 Gertuko adibide bat izango genuke gure gela, 60 pertsona inguru garela igual pixka bat gutxiago. Gauza da moduloko lana egiten ari garenean irakaslea ez dela talde guztiengana ailegatzen asko garelako, kontuan izan taldetan biltzen garela eta 12-13 talde sortzen direla.

Atzo "comando actualidad" uste dut zela ikusi nuen, telebistako progama, non ikusten zen errekorteak nola afektatzen zuten arlo ezberdinei. Gogoan dut azaldu zen gai bat hezkuntzari buruzkoa izan zela, hain zuzen, presentadoreak irakasle batzuei galdetzen zien nola sentitzen zuten haiek gobernutik zetozen errekorteak. Irakasleak haien indignazioa erakutsi zuten, izan ere, bi aspektutik begira dezakegunak.
Alde batetik, gelak batu zituzten eta ikasle gehiegi zirela komentatu zuten. Hemen lehen aipatutako arazo berdina aurkituko genuke. Beste kasuan ere, ikasleek Arte Historiako irakaslearen falta botatzen zuten, izan ere, neska-mutil hauek batxilergoko 2. kurtsoan eta selektibitaterako prestakuntza jasotzen ari dira. (bueno Artekoa ez, ez baitute irakaslerik)
Bestalde, irakasleei begira, komentatu zuten klaseko ordu gehiago sartzen ari zirela. Adibidez, beste talde batzuei klaseak ematen edota beraienak ez ziren ikasgaiak hartzen. Gauzak horrela, zaila da kalitate onekoa izatea hauen ikaskuntza.