lunes, 20 de febrero de 2012

HEZKUNTZAN OROKORREAN ETA IRAKASKUNTZAN ZEHAZKI NEUTRALAK IZAN GAITEZKE??

Nire ustez, ezin gara neutralak izan. Beti ere, gure nortasuna edota iritzia nahiz eta ez azalerazi beste pertsonek mezuak jasotzen dituzte. Honekin esan nahi dudana da, inkontzienteki bestei "ezkutuzko" informazioa helarazten diegula, bai hitz eginez bai, keinuen bidez.

Saia gaitezke neutralak izaten, baina azkenean guri egokia iruditzen zaiguna egingo dugu. Adibidez, historiako klase batean asko nabarmendu daiteke norbera zerren alde edo kontra dagoen, historian zehar pasatako gertakizunak azaltzerakoan.

 Komunikatzeko garaian egiten ditugun keinuak besteak jasotzen dituzte eta askotan informazio oso baliagarria da. Gurea ez den herrialde batera joaten bagara eta bertan beste hizkuntza bat badute, keinuen bidez komunikatuko gara.. Beti ere, bertako hizkuntza jakiten ez badugu. Adibidez, Frantziara joaten bagara eta frantsesa ez badakigu komunikazio ez berbala erabiliko dugu, keinuen bidezkoa.  Ura edateko nahi duzula, zer edo zer edaten ari zaren keinua bakarrik egin behar da.
Bestalde, lagunartean metodo berdina erabiltzen dugu askotan komunikatzeko. Esate baterako, telefonoz hitz egingo duzuela esan nahi badiozu, eskuarekin keinua egingo diozu, eskua telefonoa balitz bezala.

Edozein egoera dela, kontu handiz ibili beharko gara, haurrak oso influagarriak direlako eta ikusten duten guztia imitatzen dutelako. Haurren eredu gara eta gure burua kontrolatzea behar-beharrezkoa da haiei heziketa on bat eman ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario